Psikologoak programan pertsona bakoitzaren beharretara eta erritmora egokitutako terapia eskaintzen dugu, ikuspegi horizontal eta humanotik.
Era berean, terapiari begirada feminista gehitzen diogu. Gure ondoezak gizarte-egituren ondorio direla sinesten dugu. Horrez gain, gure egoera pertsonal, familiar eta sozialak gugan eragina daukate.
Gure ikuspegi terapeutikoa hainbat korronte eta teoria psikologikotan oinarritzen da, non pertsona bakoitzaren interes terapeutikoa eta indibidualizatua lehenesten den.
Zenbait problematika jorratzen ditugu, besteak beste:
Psikologoak-en terapia online egiteko aukera eskaintzen dugu, modu esklusiboan edo aurrez aurreko terapiarekin batera.
Mugitzeko arazoak badituzu, zure jarduerekin bateratzea zaila bada, edo aukera erosoagoa iruditzen bazaizu, modalitate hau plantea dezakezu.
Modalitate honetarako espazio eroso eta intimoa, eta Interneterako konexioa duen ordenagailua, tableta edo mugikorra beharko duzu.
Arlo psikologikoko hainbat gairi buruzko prestakuntza-tailerrak egiteko aukera eskaintzen dugu.
Landu beharreko gaiak askotarikoak izan daitezke, eta gaiak “neurrira” prestatzeko eta emateko aukera ere badaukagu, taldeentzako modu pertsonalizatuagoan.
Prestakuntza-tailerrak online eta aurrez aurreko formatuan eskaintzen dira. Aurrez aurre egitekotan, Durangoko gure bulegoan batu gaitezke edo beste espazio batzuetara hurbildu.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Gure psikologo-taldeak 15 urte baino gehiago daramatza Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat administrazio publikorekin esku-hartze sozialeko programak koordinatzen eta garatzen.
Ongizate emozionaleko programak, familia- eta komunitate-zaintzarekin lotutako proiektuak eta laguntza prozesuak, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboentzat, hala nola, emakumeentzat, adinekoentzat edo hauskortasun egoeran dauden pertsonentzat.